Kaixo, gu Iñigo Alegria eta Aimar Murillo gara, Eunateko ikasleak. Aurten Berlinera goaz ikasbidaian eta ideia ona iruditu zaigu informazioa bilatzea. Informazio hori Berlinera joaten den pertsona guztientzat da pixka bat gidatzeko.

Blog honetan Berlineko informazio asko aurkituko duzue, adibidez Berlineko leku turistikoenak eta Berlinen jateko leku hoberenak. Gainera aholku batzuk emango dizkizuegu Berlinetik nola mugitu jakiteko. Espero dugu baliagarria izatea.